Webgune hau, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren titularitatekoa da K/ Aiztogile 24 (Kordoi Etxea) 01001 Vitoria-Gasteiz eta IFK G-01040450 Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erroldan 150 zenbakiz inskribatua, e-posta helbidea secretaria@fundacionvital.eus eta telefonoa: 945 064 351.
Webgune hau erabiltzean, baita bertan dagoen edozein azpi-domeinu eta/edo azpiatal, zuk Lege Ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta inolako muga edo erreserba barik onartu dituzula ulertuko da, baita webgune honetan bertan eskura duzun Pribatutasun Politika ere; izan ere, Pribatutasun Politika hori irakur dezazula gomendatzen dizugu espreski. Webgune hau erabiltzeak, sarbide-une horretan bertan argitaratuta dauden Lege Oharra nahiz Pribatutasun Politika bertsoak berariaz eta bere osotasunean onartu direla esan nahi du, webguneko zenbait zerbitzu zehatzei dagokienez ezargarriak izan litezkeen berariazko erabilera baldintzen edo terminoen kalterik gabe, beraz, aipatutako zerbitzu horietara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik baldintza horiek onartzea.
Lege Ohar honetako terminoekin ados ez bazaude, arren ez ezazu webgunea erabili; izan ere, webgunea erabiltzeak, berriz azalduko dugu, Lege Oharrean nahiz Pribatutasun Politikan jasotako lege-baldintzak onartu egin direla esan nahiko du.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAK webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edukiak, informazioak, eta abar zabaltzeko ere, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe eta, hortaz, zentzuzko maiztasunaz kontsulta daitezela gomendatzen du, aldaketarik egin den egiaztatzeko.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAK erabiltzaileei jakinarazten die, Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002Legearen arabera, e-postaz bidaliko dizula egitasmoei, programei edo jarduerei buruzko informazioa. Gure produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko jakinarazpen elektronikorik jaso nahi ez baduzu, mesedez, hori dioen e-posta bat bidal iezaguzu lopd@fundacionvital.eus helbidera.
Publizitatea: Webguneak publizitate edukiak izan ditzake barne edo babestua izan. Iragarleak eta babesleak dira Webgunean sartzeko igorri den materialak kasu bakoitzean ezargarriak izan litezkeen legeak eta onarpenak betetzen dituela ziurtatu behar duten erantzule bakarrak. Web orriaren titularrak ez du erantzukizunik izango publizitate edo babesleen edukiek izan ditzaketen akats, zehaztasunik eza edo irregulartasunaren gainean. Publizitate materialak edo beste materialen batek webgunearen erabiltzaileei edo bisitariei eragin liezaiekeen sentiberatasun kalterik ere ez du bere gain hartuko webguneak.
Webgune hau osatzen duten edukia eta elementuen titularra FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOA da, beraz berea gunearen du jabetza industriala eta intelektuala, eta bereziki, bereak ditu webguneko orrietako iturri-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo ikur bereizleak, soinuak eta gainerako elementu grafikoak edo soinudunak. Enumerazio hori ez da zerrenda itxia, baizik eta adibide gisakoa, ete aipatutako elementu horiek behar bezala babestuta daude Jabetza Industriala eta Intelektualari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.
Erabiltzaileak edukia era arduratsuan eta zuzenean erabiltzeko obligazioa du, legea, morala eta ordena publikoaren arabera. FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk baimena ematen dio Erabiltzaileari webgune honetan dagoen informazioa ikus dezan, baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskarga baino ez eta biltegiratzea bere sistema informatikoetan), beti ere, elementuak erabilera pertsonalerako baino ez direnean, baita kazetaritzarako erabiltzeko direnean ere, beti ere, kasu bietan, materialaren integritatea errespetatzen bada eta jatorrizko iturria FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOArena den webgune hau izen dela identifikatzen bada. Berariaz dago debekatuta edozein erabilera partziala eta bere izaeraren aurkakoa.
Debekatuta dago, aurreko paragrafoan berariaz ezarritako helburuetatik aparte, webgunearen edukia erabiltzea, eta bere hedapena, aldaketa, hirugarrenei lagatzea, baita erreproduzitzea, eraldatzea edo komunikazio publikoa egitea ere, edozein baliabidez edo teknologiaz. Aipatutako edozein erabilera egiteko, aldez aurretik FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren berariazko baimena beharko litzateke, eta testu honen aurkako edozein ekintza jabetza industriala eta intelektualaren eskubideei buruzko araudia haustea litzateke.
Hala ere, webgune honen erabilera baimentzen da, beti ere, osotasunean errespetatzen bada, eta jatorrizko iturria FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOArena den webgune hau izan dela adierazten bada. Berariaz debekatuta dago zatikako edozein erabilera, baita bere izaeraren kontrakoa ere.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk bere eskubideak defendatzeko dagozkion lege-ekintzak egikaritzeko eskubide du.
Zenbait zerbitzu, gune pribatu, intranet edo antzekora sartzeko identifikatzailea eta/edo pasahitza igortzen bazaio, erabiltzaileak bere erantzukizun pean gorde beharko ditu, konfidentzialtasun eta sekretu zorrotz eta erabatekoan, arretaz zaindu, erabili eta gorde beharko ditu, eta berariaz dago debekatuta hirugarrenei lagatzea, osterantzean, erabiltzailearen erantzukizuna lirateke, eta ondorioz, berari egozgarriak,bai webgunearen titularrarentzat, bai gainerako erabiltzaileentzat gerta litezkeen ondorio kaltegarriak. Identifikatzailea eta/edo pasahitza lapurreta, galera edo erabilera edo sarbide ez baimendua gertatuz gero, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAri, dagokion neurriak har ditzan, eta erabiltzailearen erantzukizuna dira berandu jakinarazteagatik sor litezkeen kalteak, dela FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAri, dela beste erabiltzaile batzuei.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk ez du bere gain hartuko, ezen kasutan ere, datu pertsonalen inguruan sor litezkeen gorabeheren gaineko erantzukizunik, ez ezarritako segurtasun neurriek antzeman ezin dezaketen sistemei egindako eraso edo sarbide ez baimendu baten ondorio direnean, ezta erregistratutako erabiltzailearen arreta faltagatik direnean ere, bere sarbide gakoen edo bere datu pertsonalen zaintza eta babesari dagokionez.
Webgune honetan segurtasun neurri zentzuz egokiak hartu ditugu, datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Hala ere, erabiltzaileak kontziente izan behar du sistema informatikoen segurtasun neurriak Interneten ez direla erabat fidagarriak eta, ondorioz, ezin dugula bermatu erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardware) edo bertan dituen bere dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak sor ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoela.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren interesa da webgune hau eraginkortasun gorenaz ibil dadila eta sortzetik duen helburua bete dezala, baina ez du bere gain hartuko webgunean ager litezkeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez bertan agertzen den informazioaren zehaztasunaren gaineko erantzukizunik, ezta bere funtzionamenduan gerta litezkeen disfuntzio edo anomalien gainekorik ere.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabeak izatea eta ez du bere gain hartuko webgunean sartzeagatik edo sartzeko ezintasunagatik sor litezkeen kalteen gaineko erantzukizunik.
Erabiltzaileak webgune hau leialtasunez eta legez erabiltzeko konpromisoa hartu du eta trafikoaren lege eta erabileren arabera; era berean, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kalte litzakeen jokabiderik ez burutzeko konpromisoa du, edo webgune honen ohiko erabilera kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo eragotzi lezakeenik ere.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edukiak, informazioak, eta abar, gehitzeko ere, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe eta, ondorioz, arrazoizko maiztasunaz kontsulta daitezela gomendatzen du, aldatu diren egiaztatzeko. Erantsi litezkeen lege-oharrak eta erabilera baldintza berriak irakurri behar dituzu. Bestela, ez zenuke webgunea erabili behar, ezta bertan sartu ere, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik eta webgune bertan behera utzi edo sarbidea amaitzeko eskubidea du, baita ematen dituen zerbitzuena ere.
FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren jabetzako webguneek, gure iritziz zure interesekoak izan litezkeen edo gure webguneetako zerbitzuren bat emateko beharrezkoak izan litezkeen hirugarrenen beste baliabide do webguneetarako lotura edo sarbidea erraz dezakete, baina ezein kasutan, aipatutako webgune horiek ez ditugu geuk kontrolatzen.
Lotura horien helburua izan daiteke, Internet bidez interesa dakizkizukeen baliabideen bilaketa erraztea, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk kudeatutako langileen hautaketa prozesuak burutzeko.
Hala ere, orri horiek ez dira FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren jabetzakoak, eta ez du bere edukien berrikusketarik egiten eta, ondorioz, ez du horien gaineko inolako erantzukizunik, ez leku horietan agertzen diren eta/edo emateko eskura dauden zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ez estekatutako orriaren funtzionamenduaren gainekorik, ez gune horiek egin dezaketen datuen erabilera eta trataerarenik, ez egin ditzaketen arau-hausteen gainekorik, ezta horien erabilera edo sarbidetik erator litezkeen kalteen gainekorik ere. Hau da, lotura/esteka izateak ez dakar berarekin FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAren eta eduki horien edo dauden lekuen titular diren pertsona edo erakundeen artean harremanik egotea.
Beraz, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk ez du estekatutako lekuei buruzko inolako erantzukizunik hartuko bere gain, eta ez du ez haien funtzionamenduagatik, ez bertan dauden edukiengatik eta zerbitzuengatik, ezta estekatutako leku horietan egon daitezkeen estekengatik erantzungo.
Orri horiei dagozkien lege-oharrak eta bereziki pribatutasun politikak irakur ditzazuela arren eskatzen dizuegu, zuen datu pertsonalak bertan sartu baino lehen, eta zalantzarik badauzue, leku horiekin zuzenean harremanetan jar zaiteztela gomendatzen dizuegu, euren pribatutasun politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Erabiltzaileak edukien, zerbitzuen edo estekatutako leku baten bitartez burutzen den beste edozein jardueraren edozein ilegaltasunari edo desegokitasun buruzko ezagutza balu, berehala jakinarazi beharko dio FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAri, fundazioak, kasuaren arabera, egoki irizten dien neurriak har ditzan.
Berariaz dago debekatuta, bai www.fundacionvital.eus webgunearen orria aurkeztea FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOArena ez den beste leku batean (“framing” izenaz ezagutzen den teknikaren bitartez, edo beste edozein teknikaz, ondorio bera edo antzekoak baditu), bai www.fundacionvital.eus bitartez zabaldu den edozein eduki beste webgune batean txertatzea “in line linking”, izeneko teknikaren bitartez, edo beste edozein teknikaz, ondorio bera edo antzekoak baditu, FUNDACION BANCARIA VITAL - VITAL BANKU FUNDAZIOAk berariazko baimena eman ez badu.
Webgune hori erabiliz gero, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela uste dugu eta bertan agertzen diren gomendioak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea datuen babeserako politika honekin edo bertan ematen diren gomendioekin ados ez badago, mesedez, ez dezala gure web orria erabili.
Erositako sarrerak ezin daitezke itzuli, hortaz, ondo egiazta ezazu zure erreserba ordaindu baino lehen. Ekitaldira joateko ezintasuna edo sarrerak erostean okerren bat egin izana ez dira itzulketa ahalbidetzen duten arazoak. Mesedez, irakur itzazu arretaz erosketaren baldintza orokorrak.
Merkataritza-transakzioa gauzatzen ari zara Vital Fundazioarekin (aurrerantzean, ANTOLATZAILEA), G01040450 IFK duena, helbidea Aiztogile kalea 24, Vitoria-Gasteiz 01001, posta helbidea info@fundacionvital.eus, eta telefonoa 945-776858.
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera (34/2002 Legea), ANTOLATZAILEA Fundazio bat dela jakinarazten dizugu eta bere datuak webgune honetako LEGE-OHARREAN daudela.
Sarreren salmenta gure egoitza sozialean egin dela ulertuko da eta sarrera erosteak baldintza orokorrak erosketa egin den unean onartzea dakar.
Sarrerak bide honetatik erosiko dituzten erabiltzaileei sarreren erosketaren terminoak zehaztea eta eragiketaren xehetasunak azaltzea dute helburu jarraian zehaztuko diren salerosketa baldintzek, baita erosi diren sarrerei datxezkien eskubideak eta betebeharrak azaltzea ere.
ANTOLATZAILEAK antolatzen dituen ikuskizunetara joateko sarrerak Internetez erosteko aukera ematen dio interesa duen edozein pertsonari. ANTOLATZAILEAREN webgunera sartzen diren Internet erabiltzaileek eta, zehazki, sarreren salerosketa atal honetara sartzen direnek, borondatez onartzen dituzte jarraian zehaztuko diren salerosketa-kontratuaren terminoak eta baldintzak eta, gainera, errespetatu egin behar dituzte, horiei lotuta geratzean baitira.
Erabiltzaileak sarrera baten edo gehiagoren erosketa agindua bideratzen duen unetik aurrera “EROSLEA” izango da, eta horrela geratuko da obligatuta geratuko da ANTOLATZAILEAREN aurrean, azken hori saltzailea izango baita. EROSLEAK Internet bidez egindako erosketa ANTOLATZAILEAK jaso badu, kontratu lotesle izaera du.
EROSLEAK zuzen eta osorik bete behar ditu eskatzen zaizkion datuak eta hirugarrenen daturik ez sartzeko konpromisoa du. Erosketa agindua jaso duela egiaztatuko du ANTOLATZAILEAK, berehala, posta elektronikoz edo beste bide batzuetatik, eta une horretatik aurrera, salerosketa burututa geratuko da eta alderdi biak hitzartutakoa betetzera obligatuta.
Sarrera/k erosteak EROSLEAK jarraian zehaztuko diren Baldintza Orokorrak onartzea dakar:
Aretoaren sarreran bideo-bigilantziarik balego, bertaratzen direnen irudia antolatzailearen erantzukizuneko fitxategi batean sartuko da, sarbideen kontrola eta ekitaldiaren segurtasuna helburu, baita edozein gorabehera argitzeko helburuz ere. Zure datuen trataerari dagokionez, ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak egikari ditzakezu ANTOLATZAILEAREN aurrean.
Mota horretako jarduerak ekiditeko, bilaketak egingo dira Internetez, dagozkion erantzukizunak zehazteko helburuz.
Baldintza hauek interpretatzeari buruzko gatazka edo liskarra balego, baita webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaiari buruz, ezar daitekeen Jurisdikzioa eta Araudia, Espainiakoa izango da, eta eskuduntza duten auzitegiak Vitoria-Gasteizkoak dira.